Gure lana maite dugu eta bezeroei aholkuak ematen gozatzen dugu. Ez zalantzarik izan, galdetu konpromisorik gabe!
Luzaidek 2009ko urrian ireki zituen ateak, gure kultura eta tradizio herrikoia indartzeko asmoz.
Ehungintzako produktuak, oinetakoak, osagarriak, dantzetako materiala, zeramika eta egurra merkaturatzen ditugu. Era guztietako behar eta ekonomietara egokitutako sorkuntza pertsonalizatuak eta esklusiboak egiten ditugu.
Merkataritzan eta folklorean dugun ezagutzak aukera ematen du gure bezeroei aholkuak emateko, haien egoera eta premia kontuan hartuta, eta, beharrezkoa izanez gero, dokumentazio grafikoa zein idatzizkoa eskaintzeko.
Herrialde guztientzako jantziak ditugu!
Oinetakoen eta osagarrien lerro handia dugu, baita zurezko tailena, zeramikarena, makilena, txapel-brodatuena eta beste hainbat gauzarena ere, bilatzen duzun xehetasun hori aurki dezazun.
Hainbat dantza talderekin lan egiten dugu eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko jantziak ditugu.
Dantzaren munduan esperientzia handia duten profesionalak ditugu, aholkularitza egokia emateko. Jantzi esklusiboak, ideiak eta ehunak emanez, baina beti tradizionala errespetatuz. Baita gure itsas kulturan errotutako jantziak ere: arrantzaleak eta sardina-saltzaileak.
Aipamenak
Zuen iritzia interesatzen zaigu
5/5
Arreta pertsonalizatua duen auzoko denda. Horrelako gutxi geratzen dira.

Josu
5/5
Zaila da guztien artean zein jantzi duten erabakitzea, zein baino zein politago. Oso arreta ona.

Eneritz